Urte hasieran, GOR disketxeko arduradunek BERRI TXARRAK-en bilduma lan bat ateratzeko zuten asmoa helarazi ziguten. Helburua? Taldeak zigilu independiente honetan igarotako 10 urteak laburbilduko lituzkeen lan duin bat kaleratzea.
BTX-en ez gara oso atzera begirazale, baina GOR-eko lagunen ideiari baiezkoa ematea deliberatu genuen azkenean, taldearen aro garrantzitsu horren lagin bat kaleratzea, hamarkada hori ohoratzeko modu polita [...]
BERRI TXARRAK-en zale batzuek taldearen jarraitzaileen kluba edo BTX Street Team moduan ezagutzen dena jarri dute abian.
Momentuz ekimena Facebook bidez jarraitu daiteke:
http://www.facebook.com/berritxarrakstreetteam
Galder Izagirre izango da aurrerantzean BERRI TXARRAK-en bateria jotzaile berria. DUT edo Kuraia bezalako taldeetan aritua, ibilbide luzeko musikaria da Galder, euskal eszenan ezinbesteko izena.
Honenbestez, BERRI TXARRAK-en ziklo bat itxi eta aro berriari ilusioz ekiteko prest gaude. Zuek ere bertan egotea nahiko genuke, plazer baduzue. Urritik aurrera berrekingo diogu birari eta laster izango ditugu albiste [...]
Gasteizkoa Aitor Goikoetxearen azken kontzertua izan zen BERRI TXARRAK-ekin. Taldearen sorreratik BTX-en bateria jotzaile izan denak orain gutxi eman zigun ezagutzera bere erabakia, atsekabez baina errespetu osoz onartzen duguna. Etorkizunean zorterik onena opa diogu horrenbestez, eta urteotan guztiotan talde honi emandako guztia eskertuz, besarkadarik beroena bidali nahi diogu lerrootatik.
Hona hemen Aitorren agur-komunikatua:
Kaixo;
Berri Txarrak-en 16 urtez [...]
BERRI TXARRAK-eko Gorka Urbizuk THE RENTALS taldearen proiektu berrian parte hartu du. Matt Sharp (Weezer taldeko kide ohia) buru duen The Rentalsen lan berriak SONGS ABOUT TIME du izena eta proiektu artistiko honen Edizio Mugatu ikusgarrian aurki daiteke kantua.
Luxuzko edizio honek beste hainbat gauzaren artean 4 CD/LP dakartza eta horietako lehenengoan ageri da Gorka, “A [...]
http://blogs.elpais.com/motel-americana/2010/07/steve-albini-es-un-tipo-respetado-en-lo-musical-es-el-nombre-que-estuvo-tras-los-mandos-en-discos-de-referencia-como-in-uter.html#more
BERRI TXARRAK “QUIJOTE MUSIC FESTIVAL” jaialdian arituko da. Hitzordua Uztailaren 23an izango da, Alcázar de San Juan herrian (Ciudad Real).
BTX-ez gain, Narco, O’Funk’illo, La Excepción edo Tote King bezalako artistak egongo dira bertan. BTX gaueko 22:00etan taularatuko da.
Irudian klikatu informazio zehatzagoa nahi duzuenok.
Euskal Herriko musikazaleok hitzordu berezia dugu datorren asteburuan, HELETA-ko herrian (Nafarroa Beherea) ospatuko den EHZ festibala dela eta.
Aurten BERRI TXARRAK ere bertan izango da, Uztailaren 3an hain zuzen, larunbatarekin. Gojira, 2ManyDJs, Rinocerose, Zea Mays, Alpha Blondy eta abar luze batek joko du bertan.
Hemen EHZ-en webgunea, informazio zehatzagoa nahi duzuenontzako: parte-hartzea, sarrerak, ordutegiak…
Alemaniako biratik bueltan, errepidean gara berriro. Asteburu honetan kilometro andana egingo ditugu berriz ere: ostiralean (Ekainak 25) Tarragonako REUS-en izango gara, bertako txoznetan (barraques). Asko zarete ordutegiaz galdetu duzuenak, hemen erantzuna:
-22.50ean hasita: Fetitxe, Main Road eta Mechanical Fish
-01:00etan: BERRI TXARRAK
Larunbatean, aldiz, Asturiasera joko dugu, Pravian ospatuko den DERRAME ROCK jaialdian aritzeko. Sol Música eszenatoki nagusian izango [...]
Roadrunner diskoetxeak, CARGO RECORDS banatzaile ezagunaren bitartez, BERRI TXARRAK-en lanik berriena kaleratuko du Alemanian. Diskoa Ekainaren 18an hasiko da banatzen herrialde honetako dendetan.