Payola (2009)

This category contains 11 posts

1. FOLKLORE

Etxepare zenaren aldarri berbera
dakargu egunera
bost mende atzera
Hargatik agian aurreiritziak
zuretzat gaur eta beti
folklore baikara
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
gai gara zure hesiak gainditzeko
Begiak itxi arren
hemen bertan gaude
gu isil gaitzakezu
gure kantuak ez
Bitxikeria uste zenuena beste zerbait da
sailkatu ezina
Ta zeresan gehiegi ez al dugu ematen
ez existitzeko?
Zaildu gara halabeharrez
gai gara zure hesiak gainditzeko
John Merrick bezala [...]

2. GURE DEKADENTZIAREN ONENEAN

Politika merkea garesti irteten da
ezin besterik esan (ez esan ezetz)
Atzera goazela aurrera ez bagoaz
helmugarik adostu gabe
Ez esan ezetz
Ez esan ezetz
Gure dekadentziaren onenean gaude
Ikara ematen du absurdo hutsetik
hain gertu egoteak (ez esan ezetz)
Bozka bazkan
zuetako inork ez du isiltasuna hobetzen
Ez esan ezetz
Ez esan ezetz
Gure dekadentziaren onenean gaude

3. MARAVILLAS

Ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
Zein dira oihuka mintzo direnak?
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan gertatuak
Ikara; bortxaren bigarren izena
zein dira deitu gabe datozenak?
Gogoan dut orain aspaldiko aholkua:
ez fida herraren mirabe denaz
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Argaren zilar uretan
Iluntzeetan
Ostikoz bota digute atea
zein [...]

4. DORTOKEN MENDEAN

Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen
herrikoa nauzue eta min ematen du
aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz
zerbait alda dezakedala sinesteko lain
Pantailaren esanei men egiten diet
zuen pare jartzearren momentu batez
harrituta nago eta bai, susmagarria naiz
horren argi neukanik inork ez zidan esan
Nire alde sei soka besterik ez:
galdetzeko haina kemen
Gure kontra dena irensten duen inertzia geza
Zein urte luzeak dortoken mendean…
Irudimen [...]

5. ACHTUNG!!!

Promesak kontuz
Txaloak kontuz
Aholkuak kontuz
Kasu eman
Ametsak kontuz
Jainkoak kontuz
Sexua kontuz
Kasu eman
Dena da egia, gezur erdia
Dena da gezurra, erdi egia
Galderak kontuz
Erantzunak kontuz
Jakiak kontuz
Kasu eman
Leloak kontuz
Azkarrak kontuz
Kamerak kontuz
Kasu eman
Dena da egia, gezur erdia
Dena da gezurra, erdi egia
Internet kontuz
Antena 3 kontuz
Lau teilatu kontuz
Eta ukitu gabe ubeltzen diren gorputzatal guztiak
Dena da egia, gezur erdia
Ta hitz asko ikusi dut zentzua galtzen
Ta hitz [...]

6. PAYOLA

Ospea edonola
lortzea da payola
bideak bost axola
ospea
Sharea edonola
isildu rockanrola
etekinen eskolan
sharea
Eskua moztu dj txar horri
esan, nork ez du pentsatu
Hau da payola
Izena edonola
izanak zer axola
modak eta kaiolak
izena
Popstar edonola
bost izar, ¡Cómo mola!
Kantu bat: hainbat dólar
popstar
Eskua moztu dj txar horri
esan, nork ez du pentsatu
dena askozaz ere dibertigarriago
izan zitekeen bestela
Hau da payola
Telebista zer da ba azkenaldian
karaoke erraldoia ez baldin bada?
Mikel, hator!
Ez [...]

7. PAPEREZKOA

Dena porlanez bete ziguten haiez ez dakigu jada ezer
nora jo ote zuten, noraino ihes
gure artean badaude?
Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren
lorpenen zerrenda zuria
paperezkoa da gure loria
Lantokira busez joan atautean itzultzeko beldurrak
prentsa ona duten gaiztaginez beterik daude kaleak
Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren
lorpenen zerrenda zuria
paperezkoa da gure loria
Ongi egotea gaizki ez egotearekin nahasten
jakingo bagenu nola azaldu
Gauza txikien xarma [...]

8. ETORKIZUNEKO AURREKARI GUZTIAK

Hizkuntza  ezberdin baten
mintzatzen zara
bai baina
Zaude zu ez zaituztela
ulertu nahi
eta ez dela besterik
Ez da besterik
*Usoek ez dakitela
esku ahurretik jaten besterik
lekuko huts izatera
behartu egin zintuztenetik
Larria da; lasai
aspaldi ohitu zinen sirena hotsekin
etorkizuneko aurrekari guztiak
dauzkazu zurekin
Kafka jaunak ez lukeela hobe idatziko
pentsatzen duzu
burdinen soinu herdoilduek esnatzean
Larria da; lasai
aspaldi ohitu zinen sirena hotsekin
etorkizuneko aurrekari guztiak
dauzkazu zurekin

9. HASI ETA BUKATU

“Hasi eta bukatu egiten diren
gauzen multzo horretan dago maitasuna”
pentsatu nuen biluzik geundela
Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz
Izen-abizenak jarri nituen oroitzapenetan
bi begi iltzatu ohartu gabe jada ez nintzen horretan
Bai
azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz
Baina nola esan:
koherente naiz nire kontraesanekin
horregatik gaur zure falta somatzen dut
Azalean gertatzen dena maiz
azalean galtzen da
barrenean gertatzen dena
azaleratuz
Hamar mila [...]

10. ARREN, DARWISH

Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean
gordeko dute agian beren iritzia
auzolotsaren zaflada
itzelezko amorrua
hildakoen hierarkia Gaza mortuan
David bakarra, mila Goliath
isiltasun zuria
odolustu arteko mina
leihoen auhena
Itsasoa kartzel handi bat bilakatzen denean
itxaropena gainbaloratu genuen zerbait da
Hala da
Mahmud Darwish jauna gogoan
hondamendiaren erdian
Arren Darwish, hitz ederren bat
arren Darwish…
Hitzekin altxatu duten hesiaren atzean
gordeko dute agian beren iritzia
auzolotsaren zaflada
itzelezko amorrua
hildakoen hierarkia Gaza mortuan
*Hodeiezko sapai bat
Gure [...]