Fue todo un honor y sobre todo un placer poder cantar un par de temas con los mismísimos BARRICADA la pasada noche del 28 de Agosto en el campo de Rugby de Zarautz. Hice lo que bien pude con los temas “Barrio Conflictivo” y “Bihar berdin izanen da” (versión que han grabado recientemente de su clásico [...]
Reitschule harritzeko moduko gunea da zinez. “Squad” okupatu itzela, Suitzako handiena omen. Denetarik daukate, tren geltokitik bertatik bertara: zinema, antzerkia, gutxienez bi kontzertu-areto, jantokia… Txundituta gaude denok.
Bernan izanak ginen lehendik ere, azkenekoz hemendik gertu dagoen ISC Club aretoan. Dena dela, Bernan jotzen duenak Reitschule ezagutu beharra dauka. Gure biratxoa kari, Euskal Herriarekiko Elkartasun Astea antolatu [...]
Azken urteotan lauzpabost aldiz izan gara Suitzan, eta ezinbestean aurretik egonak ginen lekuetara itzuli gara. Villa Rosenaun ezaguna da Berri Txarraken zuzeneko burrunba. “Zertarako Amestu” dokumentalean ikus daiteke hori, Erdogan ekintzailearen aldeko kontzertua eman baikenuen bertan, duela urte batzuk.
Esan beharrik ez, sekulako hotza egiten du -zeroz azpitik hamar ia- eta soinu-froga ondoko afariak apenas berotu [...]
Iritsi da, noizbait, berriz jotzen hasteko eguna. Eta ez da samurra izan, arraioa! Berez Suitza ez da oso handia eta distantziak Euskal Herrikoekin konpara daitezke hein batean. Bernatik Zürichera, esaterako, Donostitik Bilbora dagoen distantzia beretsua dago. Berdin Zürichetik Baselera, eta abar. Gehienez ere bi ordu inguruko tartea daukazu hiri batetik bestera.
Bada, elurragatik izan, hiria obrek [...]
Frantzia eta Suitzako emanaldi sorta lotzeko traba bat baino gehiago izan dugu oraingoan. Hala gertatzen da zenbaitetan, antolatzaile batek data aldatzen dizu, besteari azken orduko aldrebeskeriaren bat gertatu zaiola, di-da batean ondo taxututa zeneukan bira hankaz gora jar dakizuke.
Honela bakarrik azal daiteke Pariseko azken kontzertua eta Zürichekoaren artean egon den hutsunea. Atzerrian biran zaudenean ahalik [...]
La Javako kontzertuaren ostean emanaldi berezia dugu gaur, GOELAND TV estudioetan. Goeland berez diskoak, jantziak eta abar luze bat saltzen dituen katalogotzar alternatiboa da.
Denborarekin haziz joan da eta orain gutxi Goeland TV web bidezko telebista jarri dute martxan. Bertan bada atal bat zuzenekoei eskainia (dagoeneko Strike Anywhere edota Dead To Me bezalakoen emanaldiak bota dituzte), [...]
“2006an Rise Againstekin Trabendo aretoan aritu ginenetik, bost aldiz izan gara dagoeneko Parisen jotzen” dio gutako batek. Halakoak ditugu ahotan gure furgonetan hiritzarrera goazela. Azo txofer lanetan, Sam teknikaria eta Pau datoz gu hirurokin. Bidea bi txandatan egin eta ostiral eguerdirako Parisko La Java aretoan gaude soinu frogari ekiteko.
Dead Pop Club eta Mon Outre Groupe [...]