BTX NOISEFRIENDS JAIALDIAN (KATALUNYA) ETA MONTPELLIERREN ASTEBURUAN

noisefriends2012kartelaAsteburu honetan #HariaTour birak Katalunyan eta Okzitanian egingo ditu geldialdiak. Ekainaren 22an NOISEFRIENDS jaialdian arituko gara (La Garriga, Katalunya), Sepultura eta beste hainbat talderen ondoan (ikus afixa). Aukera paregabea Derrick abeslariarekin berriz topo egiteko, iaz Brasilen elkarrekin hainbat kontzertu eman eta gero, orduko hartan Musica Diablo proiektuarekin bazen ere.

Ekainaren 23an, aldiz, MONTPELLIER-en izango gara, Secret Place aretoan Haria diskoa zuzenean aurkezteko. Gurekin batera bi talde mitiko arituko dira: Chicagoko Street Dogs eta La Souris Deglinguee paristarrak hain zuzen ere.

ASTEBURUA KATALUNYAN (TÀRREGA eta H-TITUD FESTIVAL)

htitud fest 2012#HariaTour birak hiru hitzordu izango ditu aste honetan. Ostegunean (hilak 7), ZALDIBIAn izango gara, Burning Heads taldeko lagunen ondoan. Kontzertu honetarako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Asteburua, aldiz, Katalunya aldean emango dugu. Ostiralean (Ekainak 8 ) Lleidako probintzian izango gara, TÀRREGA-ko “La Nota” aretoan. Larunbatean Gironara joko dugu, Vidreresen ospatuko den jaialdi ezin interesgarriagoan parte hartzera: H-TITUD FEST 2012. Besteak beste No More Lies edota Moksha talde itzelekin arituko gara.

Azken bi kontzertu hauetarako sarrerak hemen aurki ditzakezu: www.kulturalive.com eta www.musikaze.com