Urte hasieran, GOR disketxeko arduradunek BERRI TXARRAK-en bilduma lan bat ateratzeko zuten asmoa helarazi ziguten. Helburua? Taldeak zigilu independiente honetan igarotako 10 urteak laburbilduko lituzkeen lan duin bat kaleratzea.
BTX-en ez gara oso atzera begirazale, baina GOR-eko lagunen ideiari baiezkoa ematea deliberatu genuen azkenean, taldearen aro garrantzitsu horren lagin bat kaleratzea, hamarkada hori ohoratzeko modu polita izan daitekeelakoan. Baldintza bakarra jarri genuen: kantuen zerrendan gure zaletuek parte-hartze aktiboa izan zezatela.
Eskakizuna aintzat hartuz, hona hemen “DENAK EZ DU BALIO: SINGLES 1997-2007″ diskoa osatzeko GOR disketxetik BTX-en zaletuoi luzatzen zaizuen gonbitea:
“GOR zigiluan BERRI TXARRAK-en kantarik sonatuenak bilduko dituen lan bat kaleratzeko asmoa daukagu. Disko hau, Berri Txarrak-ek gurean igaro dituen hamar urteotako lagin duina izatea nahi dugu, taldearen oniritziarekin beti ere. Taldeak berak zaleen inplikazioa ezinbestekotzat jo du kantuen aukeraketan eta horregatik jotzen dugu zuengana.
Cdak 20 abesti inguru bilduko ditu, tartean deskatalogatuta edota aurkitzeko zail xamar zegoen bat edo beste. DVD-ak, aldiz, “Zertarako Amestu” dokumentala jasoko du, 2007an argitaratu moduan.
Bilduma lan honen izenburua “DENAK EZ DU BALIO. SINGLES 1997-2007” izango da eta Urrian ikusiko du argia.
Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, hortaz, BTX-en jarraitzaileen laguntza eskatu nahi dugu abestiak aurkeratzeko. Zuen iritziz BERRI TXARRAKen 15 kanturik onenak zeintzuk diren esatea nahi dugu. Abesti hauekin taldearen lehendabiziko urteak duintasunez laburbilduko dituen disko bat osatu nahi dugu. Zerrenda gordiskak@yahoo.es helbidera bidali behar da, izenburuan “BTX kantu zerrenda ” jarriz. Inkesta honen parte hartzaileen artean taldeak sinatutako 10 disko zozketatuko ditugu. Zuen erantzunaren zain egonen gara Abuztuaren 31a arte.
Eskerrik asko eta animatu!

BERRI TXARRAK-eko Gorka Urbizuk THE RENTALS taldearen proiektu berrian parte hartu du. Matt Sharp (Weezer taldeko kide ohia) buru duen The Rentalsen lan berriak SONGS ABOUT TIME du izena eta proiektu artistiko honen Edizio Mugatu ikusgarrian aurki daiteke kantua.

Iruzkin berriak