PAYOLAren binilozko formatoa, edizio mugatuan Durangoko Azokan aurkeztuko dugu.
AHOTSENEAn izango da, abenduaren 7an, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Edizio mugatuko binilo zuria GOR disketxearen erakusmahaian izango duzue erosgai.
http://www.noticiasdenavarra.com/2009/11/16/ocio-y-cultura/cultura/cuesta-arriba-y-sin-frenos-concierto-de-berri-txarrak
CUESTA ARRIBA Y SIN FRENOS (by Oscar Beorlegui)
Día y lugar: Sábado 7 de noviembre, sala Tótem, Atarrabia. Intérpretes: Berri Txarrak, trío integrado por Gorka a las guitarras y a la voz, David al bajo y a los coros, y Aitor a la batería. Como teloneros abrieron Inoren Ero Ni. Incidencias: concierto de presentación de Payola, 6º CD [...]
Pasa den larunbatean (Azaroak 14), RISE AGAINST-en kontzertua izan zen Madrilen, leporaino bete zen La Riviera aretoan. Bada, Chicagoko taldeak Berri Txarrakeko Gorka gonbidatu zuen taulagainera eta elkarrekin “Black Masks & Gasoline” abestu zuten.
Antolakuntzatik jakinarazi digutenez, Abenduaren 7an Durangoko Plateruena aretoan eman behar dugun kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Azken orduko abisua eman digute, gaur bertan botako dutela irailean grabatu genuen kontzertua. 23:30ean irratiz emitituko dute RADIO 3 katean. Gauerdiko 1:00etan, aldiz, telebistan ikusi ahalko duzue, Espainiako Telebistako bigarren katean (La 2).
Azaroaren 13an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko dugun emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Zerrenden zaleak zaretenontzat, hona berria. Mondosonoro, estatuko musika aldizkari hedatuenak, bukatzear den 2000-2009 hamarkada honetako 50 diskorik nabarmenenak zerrendatu ditu Azaroko ale berrian. Estatuko diskorik onenen zerrendan BERRI TXARRAK-en “Jaio.Musika.Hil” ageri da, 24. postuan hain zuzen ere.
Azaroari behar bezala ekiteko, BTX-ek bi kontzertu dauzka iragarrita astebururako: bata Zaragozako “La Casa del Loco” aretoan (ostirala, hilak 06) eta bestea, berriz, Atarrabiako Totem aretoan, Iruñetik bertatik bertara beraz. Larunbateko emanaldi honetan, gainera, Inoren Ero Ni taldeko lagunak izanen ditugu gurekin. Mugi sarrerekin agortu aurretik!!
Pasa den Urriaren 31ko kontzertua berezia izan zen taldearentzako, datu estatistiko bat dela medio. Izan ere, BERRI TXARRAK-en ibilbideko 600. kontzertua izan baitzen hura. Cuencako Babylon aretoan izan zen eta emanaldirako sarrera guztiak agortu egin ziren. Bidenabar, eskerrik asko aretoko lantalde ezin jatorragoari, gu horren ondo zaintzeagatik.
[ 21 Azaroa 2009; 22:00 to 23:40. ]