Archive for Azaroa 1st, 2009

BERRI TXARRAK-en 600. KONTZERTUA

Pasa den Urriaren 31ko kontzertua berezia izan zen taldearentzako, datu estatistiko bat dela medio. Izan ere, BERRI TXARRAK-en ibilbideko 600. kontzertua izan baitzen hura. Cuencako Babylon aretoan izan zen eta emanaldirako sarrera guztiak agortu egin ziren. Bidenabar, eskerrik asko aretoko lantalde ezin jatorragoari, gu horren ondo zaintzeagatik.