Archive for Azaroa 15th, 2009

GORKA RISE AGAINST-ekin ABESTEN MADRILEN

Pasa den larunbatean (Azaroak 14), RISE AGAINST-en kontzertua izan zen Madrilen, leporaino bete zen La Riviera aretoan. Bada, Chicagoko taldeak Berri Txarrakeko Gorka gonbidatu zuen taulagainera eta elkarrekin “Black Masks & Gasoline” abestu zuten.

DURANGORAKO SARRERAK AGORTUTA

Antolakuntzatik jakinarazi digutenez, Abenduaren 7an Durangoko Plateruena aretoan eman behar dugun kontzerturako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.