Archive for Ekaina, 2010

BTX EUSKAL HERRIA ZUZENEAN (EHZ) JAIALDIAN

Euskal Herriko musikazaleok hitzordu berezia dugu datorren asteburuan, HELETA-ko herrian (Nafarroa Beherea) ospatuko den EHZ festibala dela eta.
Aurten BERRI TXARRAK ere bertan izango da, Uztailaren 3an hain zuzen, larunbatarekin. Gojira, 2ManyDJs, Rinocerose, Zea Mays, Alpha Blondy eta abar luze batek joko du bertan.
Hemen EHZ-en webgunea, informazio zehatzagoa nahi duzuenontzako: parte-hartzea, sarrerak, ordutegiak…

REUS ETA DERRAME ROCK, ASTEBURUKO HITZORDUAK

Alemaniako biratik bueltan, errepidean gara berriro. Asteburu honetan kilometro andana egingo ditugu berriz ere: ostiralean (Ekainak 25) Tarragonako REUS-en izango gara, bertako txoznetan (barraques). Asko zarete ordutegiaz galdetu duzuenak, hemen erantzuna:
-22.50ean hasita: Fetitxe, Main Road eta Mechanical Fish
-01:00etan: BERRI TXARRAK
Larunbatean, aldiz, Asturiasera joko dugu, Pravian ospatuko den DERRAME ROCK jaialdian aritzeko. Sol Música eszenatoki nagusian izango [...]

‘PAYOLA’ ALEMANIAKO DENDETAN, EKAINAREN 18tik AURRERA

Roadrunner diskoetxeak, CARGO RECORDS banatzaile ezagunaren bitartez, BERRI TXARRAK-en lanik berriena kaleratuko du Alemanian. Diskoa Ekainaren 18an hasiko da banatzen herrialde honetako dendetan.

IBIRIKUN (NA), MARAVILLAS ETA BESTE FUSILATUAK GOGOAN

Ekaineko lehenengo jaialdia zinez berezia izango da BERRI TXARRAK-entzat. Izan ere, Nafarroako IBIRIKU herri ttipian arituko baikara, bertan fusilatutakoen oroimenaren aldeko jaialdian. “Maravillas” kantuak sekula baina zentzu sakonagoa hartuko du Deierri bailarako txokoetan. Gainera, taulakide nor eta gure Leihotikan kuttunak izango ditugu. Sarrera gutxi batzuk oraindik ba omen daude, Txantreako Akelarre tabernan.
Hitzordua, Ekainaren 4a, ostiralarekin. [...]

BARTZELONAKO APOLO ARETOKO KRONIKA ROCKZONE ALDIZKARIAN

ROCZONE #60 (Pablo Porcar)
BERRI TXARRAK @ BARCELONA (Sala Apolo), 2010-V-14
“Steve Albini debería sentirse orgullosísimo de haber trabajado con Berri Txarrak por un doble motivo: Primero, el tremendo discazo editado en el pasado año. Segundo, la capacidad que tienen los Berri de adaptar su LP encima de un escenario. Prueba de esto último lo encontramos el [...]

IBIRIKU (Nafarroa) @ Karpa

[ 4 Ekaina 2010; 21:00 to 23:00. ] 1936an bertan fusilatutakoen oroimenaren aldeko jaialdia (Maravillas gogoan).

+ LEIHOTIKAN

Informazio zehatzagoa blog honetan.

REUS (Tarragona) @ Barraques

[ 25 Ekaina 2010; 22:00 to 23:00. ] www.barraques.org

WILWARIN FESTIVAL @ Ellerdorf (Germany)

[ 5 Ekaina 2010; 22:00 to 23:00. ] www.wilwarin.de

+ Orange Goblin, Picturebooks…

FREIBURG (D) @ Walfisch

[ 7 Ekaina 2010; 21:00 to 23:00. ]

KÖLN (D) @ Sonic Ballroom

[ 10 Ekaina 2010; 21:30 to 23:30. ]