Archive for Abuztua, 2010

KONTZERTUAK

2010-IX-24: SANTIAGO DE COMPOSTELA @ La Nasa
2010-IX-25: A CORUÑA @ Le Klub
2010-X-01: LISBOA @ Berlin (Bairro Alto)
2010-X-02: GETAFE @ En Vivo Festival
2010-X-16: ORDIZIA @ Scotland – Euskal Herria Jaialdia (Nazioen Mundua)

DENAK EZ DU BALIO: SINGLES 1997-2007

Urte hasieran, GOR disketxeko arduradunek BERRI TXARRAK-en bilduma lan bat ateratzeko zuten asmoa helarazi ziguten. Helburua? Taldeak zigilu independiente honetan igarotako 10 urteak laburbilduko lituzkeen lan duin bat kaleratzea.
BTX-en ez gara oso atzera begirazale, baina GOR-eko lagunen ideiari baiezkoa ematea deliberatu genuen azkenean, taldearen aro garrantzitsu horren lagin bat kaleratzea, hamarkada hori ohoratzeko modu polita [...]

ZALE BATZUEK “BTX STREET TEAM”-a SORTU DUTE

BERRI TXARRAK-en zale batzuek taldearen jarraitzaileen kluba edo BTX Street Team moduan ezagutzen dena jarri dute abian.
Momentuz ekimena Facebook bidez jarraitu daiteke:
http://www.facebook.com/berritxarrakstreetteam

GALDER IZAGIRRE, BTX-en BATERIA JOTZAILE BERRIA

Galder Izagirre izango da aurrerantzean BERRI TXARRAK-en bateria jotzaile berria. DUT edo Kuraia bezalako taldeetan aritua, ibilbide luzeko musikaria da Galder, euskal eszenan ezinbesteko izena.
Honenbestez, BERRI TXARRAK-en ziklo bat itxi eta aro berriari ilusioz ekiteko prest gaude. Zuek ere bertan egotea nahiko genuke, plazer baduzue. Urritik aurrera berrekingo diogu birari eta laster izango ditugu albiste [...]

AITORREK BERRI TXARRAK UTZI DU

Gasteizkoa Aitor Goikoetxearen azken kontzertua izan zen BERRI TXARRAK-ekin. Taldearen sorreratik BTX-en bateria jotzaile izan denak orain gutxi eman zigun ezagutzera bere erabakia, atsekabez baina errespetu osoz onartzen duguna. Etorkizunean zorterik onena opa diogu horrenbestez, eta urteotan guztiotan talde honi emandako guztia eskertuz, besarkadarik beroena bidali nahi diogu lerrootatik.
Hona hemen Aitorren agur-komunikatua:
Kaixo;
Berri Txarrak-en 16 urtez [...]

GASTEIZ @ Foru Plaza

[ 8 Abuztua 2010; 22:00 to 23:00. ]