BTX LARRABETZUKO GAZTE EGUNEAN (Uzt. 28)

gazte-eguna-FINALA_webAsteburu honetan bi kontzertu izango ditugu #HariaTour biraren baitan. Ostiaralean, hilak 27, Gironako SALT-en izango gara, bertako txosnetan (barraques).

Larunbatean, aldiz, aurtengo udan Euskal Herrian emango dugun kontzertu bakarra dugu LARRABETZU-ko Gazte Egunean.

Bi emanaldiok doan dira eta bietan ere Willis Drummond-eko lagunak izango ditugu taulakide.

FESTIBAL BANA ASTEBURU HONETAN: BIG FEST eta COSTA DE FUEGO

costadefuego-2012-cartel-lineupAsteburu honetan bi jaialditan izango gara.

Uztailaren 20an, ostirala, Miarritzeko BIG FESTIVAL-en (Lapurdi, EH) arituko gara. Halle d’Iraty eszenatokia izango da geurea. Informazio gehiago, ordutegiak, sarrerak, hemen.

Larunbatean, aldiz, Benicassimgo COSTA DE FUEGO-n joko dugu. FIB jaialdiaren gune berean ospatuko den jaialdi honetan, Marilyn Manson, In Flames, Cancer Bats, Toundra eta beste hainbat talderekin joko dugu. Egin klik irudian informazio gehiago jakin nahi izanez gero.