Gogoan har data hau: 2013ko Apirilaren 20a. Egun horretan BERRI TXARRAK Donostiko KURSAAL-en ikusteko aukera paregabea izango duzu. Lehen aldia da taldea halako areto batetan arituko dena, erronka berri bat hirukoarentzako.
Sarrerak dagoeneko salgai dituzu, 15 €an, hemen: www.kutxasarrerak.net
BERRI TXARRAK Europan dabil egunotan, hainbat herrialdetatik eramango dituen enegarren biran murgilduta. Taldearen nondik norakoak, hausnarketak eta beste jarrai ditzakezue taldekideek NAIZ-en web orrian sortu duen TOURBLOG-aren bidez. Hemen esteka: