Euskal Herriko musikazaleok hitzordu berezia dugu datorren asteburuan, HELETA-ko herrian (Nafarroa Beherea) ospatuko den EHZ festibala dela eta.
Aurten BERRI TXARRAK ere bertan izango da, Uztailaren 3an hain zuzen, larunbatarekin. Gojira, 2ManyDJs, Rinocerose, Zea Mays, Alpha Blondy eta abar luze batek joko du bertan.
Hemen EHZ-en webgunea, informazio zehatzagoa nahi duzuenontzako: parte-hartzea, sarrerak, ordutegiak…

Aupa peña!
Hatortxuko (Lakuntza) eta GaztEHerriako (Durango) kontzertu bikainen ondoren, Heletakoa lotsagarria iruditu zitzaidan. Laguntzaile moduan izena ematean ikusi nahi genuen taldea errespetatuko zigutela eta, Berri Txarrakena eman genuen, eta ez zuen merezi izan. Ordena zehaztuta zenuten? Letrak buruan? Abiadura zehaztuta? Sudurretik gorakoek baldintzatu zintuzteten?
Kontzertua amaitu gabe haserre joan ginen lotara. Ea hurrengoan argi ikusten dugun zeinek kontrolatzen duen bestea!