Dakizuenez, BERRI TXARRAK-ek Urtarrilaren 7an Ondarroako Kafe Antzokian eman beharreko kontzerturako sarrerak berehala agortu ziren.
Bada, sarrerarik gabe geratu zinetenok aukera berria izango duzue orain, izan ere, eskaera bizia ikusita, BERRI TXARRAK-ek birritan joko baitu bertan. Emanaldi gehigarri hau bezperan izango da, 2o11ko Urtarrilaren 6an, hain zuzen ere, ostegunarekin.
Sarrerak dagoeneko salgai -mugi!-, ohiko lekuetan eta aretoaren webgunearen bitartez: www.kafeantzokia.com
Aupa… nik baditut sarrerak, han ikusiko gera, azkena Getafen izan zan oraingo hau Eukal Herrian…. Aupa zuek!!