EU | ES | CA | EN

BINILOZKO SINGLE BERRIA RECORD STORE DAY 2017 EGUNERAKO

BERRI TXARRAK: ‘Bakarrik egoteko modu berri bat’

2017.4.22 / Record Store Day 2017

DDPB bira amaitu berritan (Madrilgo Rivieran sarrerak agortuta) eta udako jaialdiei ekin aurretik, ezusteko musikala dakar Berri Txarrak taldeak: Record Store Day egunerako propio grabaturiko 10 hatzbeteko binilozko single berria. 1.000 aleko edizio mugatu hau apirilaren 22an kaleratuko da taldearen Only In Dreams zigiluaren bitartez eta disko-denda independenteetan baino ezingo da lortu (denden zerrenda www.recordstoreday.es helbidean). Binilo bakoitzak kantuak digitalean doan deskargatzeko kodea izango du barruan.

A aldea: ‘Bakarrik egoteko’ (Kantu berria)
B aldea: ‘Belaunaldi bat’ (The Wipers taldearen bertsioa)

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (St. Pere Molanta, Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egina da, Galder Izagirreren argazkiekin.

Apirilaren 22an binilozko single berria erosteko disko-denda independenteen zerrenda hemen:

http://www.recordstoreday.es/tiendas-participantes/

(Laster info gehiago)

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net