EU | ES | CA | EN

ASPALDIAN UTZITAKO ZELDA

Jakin nahi nuke nork betetzen duen orain
nik utzitako zelda
ea entelegatzen duen hormako izkribu tipia :
“eroria burrukara”

ea alboko zeldatik inork hots egiten dion
komuneko plastikozko tuberia soltatuz

telefonoz bezala mintzatzeko
ea hango egunak eternal dirauen,
gauak izotzezko,
egunsentiak esne garratza diren

ea errekuentoan mirilatik so egiten duen begiak
[surveillir et punir]
inor ikusten duen, edo jadanik inor ere ez
[denak ala inor ez]

jakin nahi nuke ihes egin genuenok
benetan ihes egin genuen
ala ihes egitearena, bizitzen irauteko
atxakia hutsa izan zen.


btx02ikasten

IKASTEN

1- Ikasten

2- Iritsi

3- Soberan

4- Off

5- Ez

6- Aspaldian utzitako zelda

7- Betiko leloaren betiko leloa

8- Izebergaren punta

9- Biluzik

10- Minutu bat

11- Ikusi arte

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net