EU | ES | CA | EN

BILUZIK

Erantzi eta gero
oheratzerakoan,
orduan etortzen zaizkit
galderak eta dudak
begiak itxi eta
argia itzalita
biluzikan jartzen naute
tristuraren aurrean

Zaila da bakardadea onartzea

Ez al dun sentitzen ??
Ez al dun sufritzen ??

Izara tarte hontan
itotzen naizelarik
ezkutuko miseriek
arnasa hartzen dute ;
eztanda egin eta
desagertu nahi nuke
eta inork nire falta
somatzen duen jakin

Zaila da bakardadea onartzea

Maskara kenduta
esaidan ez al dunan
berdina sentitzen erraietan

Zaila da bakardadea onartzea,
lan nekeza.


© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net