EU | ES | CA | EN

IKUSI ARTE

Gelditu ginen eta ez zinen agertu
eta gero gainera ez zenidan deitu

Baina berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte

Idatzi nizun eta ez zenuen erantzun
nik atera nahi nuen, zuk ordea sartu

Baina berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte
Ikusi arte

Zure atea jo nuen, ez zenuen ireki
etxera itzuli nintzen larrosa batekin

Baina berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte

Ikusi arte.


© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



design and development: azo@pandaartistmanagement.net