EU | ES | CA | EN

IRITSI

..eta bizitzaren zentzua aurkitzeko bide horretan

heriotzaren zentzuak eskuaz agurtu zuen

…eta ulertu zuen dena gezur sinesgarri bat zela,

inoiz inor engainatzeko 
gai izango ez zen gezur bat

…eta bizitzaren zentzua
ulertzeko bide horretan

heriotzaren zentzuak eskuaz agurtu zuen

…eta liburu bat idazteko zuen ideiaz ez zuen inork

sekula ezer ere jakin, sekula ezer ere galdegin

…ta agian noizbait eman asmoz gordetako

muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren

eta ez zen bere zitara iritsi

begiak itxita betiko galdera:

zer gehiago egin nezakeen ?

begiak itxita 
betiko…


© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net