EU | ES | CA | EN

JAIO.MUSIKA.HIL

Honetarako jaio nintzen

Ta honengatik hilko naiz

Zein da zure helburua?

Zein aburua?

Mezu bat dugu zabaltzeko

Harro daudenak apaltzeko

Zentzuak odolustutzeko aiztoa prest

Zuek segitu rock’n’rolla sabaltzen

Zaindu irudia

Guk bihotzak josiko ditugu berriz

Denok gaude nazkatuta

silikonazko kantuez

musikaren ablazioaz, kabroi alaenak!

Egonezin puta honen kontra

Adierazpen librearen alde

Gure arimak hustu ta zuenak bete

Zuek segitu rock’n’rolla sabaltzen

Zaindu irudia

Guk bihotzak josiko ditugu berriz

Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean

Ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian

Honetarako jaio nintzen

Ta honengatik hilko naiz.

Zein da zure helburua, kabroi alaena?

Mezu bat dugu zabaltzeko

Zentzuak odolustutzeko

Harro daudenak apaltzeko aiztoa prest


© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net