EU | ES | CA | EN

PAPEREZKOA

Dena porlanez bete ziguten haiez ez dakigu jada ezer
nora jo ote zuten, noraino ihes
gure artean badaude?

Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren
lorpenen zerrenda zuria
paperezkoa da gure loria

Lantokira busez joan atautean itzultzeko beldurrak
prentsa ona duten gaiztaginez beterik daude kaleak

Eskasa da, eskasa gure belaunaldiaren
lorpenen zerrenda zuria
paperezkoa da gure loria

Ongi egotea gaizki ez egotearekin nahasten
jakingo bagenu nola azaldu

Gauza txikien xarma horretan sinesten dugu
bada zerbait
ezin zaigu askoz gehiago eskatu

Paperezkoa da gure loria

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



design and development: azo@pandaartistmanagement.net