EU | ES | CA | EN

SPOILER!

Spoiler! Spoiler!
Lapurtutakoa ez dute sekula itzuliko
ondoriorik ez duela jakin badakitelako

Spoiler! Spoiler!
Eszeptizismoa indartzen duen umorea baino ez da
onartuko eta orduan bai irri egin denok

Gure alde ez dutela ezer egingo

Spoiler! Spoiler!
Aldiro zailagoa izango da sare honetatik askatzea
pozik armiarmak

Gu eguraldiaz nola halaxe mintzatuko da
neurri berean eguraldia gutaz

Gure alde ez dutela ezer egingo

Eta plurala egitean bakoitzak zer gu, zer haiek
ulertzen duen argitzea
zaila izanen da ni-aren diktadurapean

Isolamendua izango da boladan jarriko duten
izurritea eta hori bera estaltzen asmatzea zure
zeregin nagusiena, horretarako zure eskura milaka
iragazki batera
zein epetan eta nola erabakitzeari deituko zaio
askatasuna
eta behingoz orduan bai libre izango gara

Argi izan: plurala egitean
bakoitzak zer gu, zer haiek
ulertzen duen argitzea
zaila izanen da ni-aren diktaduran

Spoiler! Spoiler!
Ez dugu itxarongo
ez dugu gehiago itxarongo

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



disseny i desenvolupament: azo@pandaartistmanagement.net