EU | ES | CA | EN

‘DO IT TOGETHER’ ARTISAU GARAGARDO BERRIA, MOOR-EKIN BATERA

Duela urte batzuk esan izan bazenit gehien entzuten dudan taldeetako bat ulertzen ez dudan hizkuntza batean abestuko zuela, erotuta zaudela esango nizuke, baina horrela da. Badago zeozer beraien kantuetan eta Gorkaren abesteko moduan, une oro beraien musika entzutera bultzatzen nauena. Galder eta David, beharbada, ikusi ditudan baxu eta bateria-jotzaile energiko eta ikusgarrienak dira. Descendents taldeak beraiekin biran joateko aukeratzen bazaitu, ez da gehiago esan beharrik. Nik, orain arte, milaka pertsonen aurrean jotzen ikusi izan ditut beti, entzulegoa etengabe beraien abestiak ohiukatzen dituztela; beraz formatu intimoago batean ikustea benetan kutixi berezi bat izango da.
Nire Berri Txarrak-en tatuaia, Galderren bonboaren partxeko irudiari keinu bat egiteko modua da, denbora beti “orain” dela adierazten baitu. Era berean, Berri Txarrak-en bitartez abiatu genuen Hardcore Hits Cancer-ekin egun daukagun elkartasunezko harremana, oso gertuko sentitzen dugun erakundea zinez.

Horregatik, garagardoa egiterakoan ere, elkarlanean jardun gara. Berri Txarrak taldeko kideek nahi zuten garagardoak landua eta interesgarria behar zuen, baina aldi berean oso edangarri eta freskagarria. Horrela, 5,2 graduko Mango Teaz egindako Pale Ale bat landu dugu, BTX-ekin eta Canton Tea konpainiarekin batera. Emaitzak, laster dastatu ahal izango duzunez, igurikapen guztiak bete ditu.

Izenak guk jarraitu izan dugun “Do It Yourself” kontzeptua du abiapuntu, baina gizakiok batzutan dugun izaera berekoi hori baztertuz eta elkarlanean jarduten dugunean hobeak garela frogatzeko asmoz. Horrexegatik izendatu dugu “Do It Together”.

Osasuna!
Justin Hawke
(Moor Beer / Bristol, UK)

Laster info gehiago!!

© 1994-2017 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net