EU | ES | CA | EN

Zaleen Gunea. Ahotsenea: Diabolo Kiwi

Diabolo Kiwi

17:30

Triangelu karpan

Bi urte luzez erdi lo egon ondoan, 2018ko maiatzean iratzarri da Diabolo Kiwi laukote moduan. Taldekideek funka dute ardatz. Erritmika kokinen eta melodia sarkorren arteko nahasketari fruitu koktel usaina dario. Leireren ahots liluragarria, Julenen makil joko finak baita Allande eta Amaiurren soka bipilek ere laguntzen dute, teklatuek kantu bakoitza beztitu eta borobiltzen dutelarik. Fresko zein bizi, plazera eman eta hartzeko gogoarekin dabiltza taula gainean. ( iturria: Badok.eus )

Uztailaren 14ko kontzertuan, Kokinkeriak fini euren lehen diskoko kantak aurkeztuko dizkigute

DIABOLO KIWI 2

Diabolo Kiwiren berri facebook bidez jasotzeko: https://www.facebook.com/DiaboloFunk/

Badok.eus atarian taldeari buruzko orrialdea: http://www.badok.eus/euskal-musika/diabolo-kiwi

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net