EU | ES | CA | EN

Zaleen Gunea. Ahotsenea: Natali

NATALI_

18:30

Triangelu karpa

NATALI 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, “Iparrorratzik gabe” kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean.

Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator NATALIren esentzia.

2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, laister kaleratuko den NATALIren lehen diska grabatu zuten. Horren lagina da single bezala aukeztu duten “Hitzak” abestia.

Diska entzuten duen oro, musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorio eta sentimenduz beteriko abentura bat lez.

NATALI_-3

Zerbait aldatzera doa kantak eragindako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=bOZmi8ThesM

Taldearen webgunea: http://natalimusika.com/

Badoken: http://www.badok.eus/euskal-musika/natali

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net