EU | ES | CA | EN

Zaleen gunea: Ez da kasualitatea

Kobetamendi-EDK

19:30

Basoa gunea

“Ez da kasualitatea” bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). “Ez da kasualitatea”ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Saio bakoitza ezberdina delarik, hona hemen lagin bat: https://www.youtube.com/watch?v=xQpz_fqNguw

Lanku zerbitzuaken webgunean: http://www.lanku.eus/index.php/bertso-saioak/53-kategoria-gabe/udako-eskaintza/bertso-saioak/248-7

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net