EU | ES | CA | EN

‘BERBA ETA IRUDIA’ ARGAZKI LIBURUA DURANGOKO AZOKARAKO

BERRI TXARRAK: ‘BERBA ETA IRUDIA’
(Argazki-liburua / Libro de fotografías)

Argazkiak: Ibai Arrieta & Eider Iturriaga
Testuak: Harkaitz Cano

Durangoko Azoka-rako hilabete eskas geratzen denean, Berri Txarrak – Only In Dreams gure zigiluaren standean izango dugun nobedadearen berri eman nahi dizuegu: ‘BERBA ETA IRUDIA´ argazki-liburua.

Ibai Arrieta eta Eider Iturriaga argazkilariak bidelagun izan ditugu Ikusi Arte Tour 2019 biran zehar; orain horren emaitza paperera ekarri eta liburu eder baten bidez partekatu nahi izan dugu.

Argazkiez gain (irudia), 300 orrialdetik gora izango dituen liburuak Harkaitz Cano idazlearen testuak dakartza (berba).

‘Berba eta irudia’ argazki-liburuak 2019ko abenduan ikusiko du argia, hots, Berri Txarrak-en etenaldi mugagabea hastearekin batera. Bedi dokumentu grafiko-literario hau bira ahaztezin baten oroigarri zintzoa.

Laster informazio gehiago, adi egon!!

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net