EU | ES | CA | EN

BERRI TXARRAK HELLFEST 2013en eta PARIS-en SICK OF IT ALL-ekin BATERA

Asteburu hau benetan berezia izango da BERRI TXARRAK-entzako. Gutxitan izaten ditugu halako bi hitzordu handi: Ostiralean, Ekainak 21, HELLFEST jaialdian izango gara (Clisson). Hau da Europan egiten den musika gogorreko hitzordurik garrantzitsuenetakoa ezbairik gabe.

Hurrengo egunean, aldiz, PARIS-eko La Bellevilloise aretoan izango gara, New York-eko SICK OF IT ALL taldearentzat irekitzen. Bane eta Birds In Row ere izango dira gaualdi berezi honetan.

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net