#BTX20URTE01
“Sortuz defendatzen da bat” (Malraux)
“Emaitza ezberdina bilatzen baduzu, ez ezazu beti gauza bera egin” (Einstein)
“Inspirazioa etengabeko ‘ez dakit’ batetik sortzen da” (Szymborska)
Aurten BERRI TXARRAK sortu zela 20 urte betetzen dira; aitzakia bikaina sortze aro berri bati ekinez ospatzeko. Azken batean kantak egin eta elkarbanatzea baita, edozeren gainetik, musikan aritzea.
Ilusioz beteta esan dezakegu: dagoeneko hasi da urte osoa hartuko duen sortze prozesu berria. Venice-en gaude (Kalifornia, AEB), Ross Robinson ekoizlearekin abesti berriak grabatzen. Hau, baina, hasiera besterik ez da, emozioz beteriko urtea izango da inondik ere. Harrak agintzen baitu.