GARRAIOAREKIN ARAZOAK

-Erosketa bat egin nuen, handik gutxira email bat jaso nuen nire eskaria bidalia izan zela esanez; halere ez dut oraindik ezer jaso, zer gertatzen da?

    -BERRIDENDA-ren bidalketak guk geuk egiten ditugu. Eskariak ahal bezain pronto bidaltzen saiatzen gara, baina zenbaitetan, agenda kontuengatik edo eskaeren kopuruagatik, ezinezkoa zaigu nahi bezain azkar ibiltzea.

    -Zure erosketa ondo burutu bada, laster email bat jasoko duzu, esanez zure paketea bidalia izan dela. Honek esan nahi du guk zure erosketa prestatu eta garraio enpresari eman diogula. Handik egun gutxitara jaso beharko zenuke eskatutakoa.

    -BERRIDENDA-ko bidalketak MRW bidez egiten dira (Estatu osora) eta normalean eurek paketea jaso eta 48 orduko epea baino lehen iritsi beharko litzaizuke etxera (jai egunak kontatu gabe).

    -Espainiar Estatutik kanpoko erosketak zertifikatutako korreo bidez bidaliko dira eta epeak Correos-en menpe egongo dira.

    -Erosketa egiterakoan egiaztatu mesedez helbidea eta datu guztiak behar bezala eman dizkiguzula (telefonoa barne). Datu hauek bidalketak egiteko besterik ez dira erabiliko, noski. Email helbidea gorde egingo dugu aurrerantzean egon litezkeen oferta eta abarren berri emateko. Berri hauek jasotzerik nahi ez baduzu, idatzi berridenda@berritxarrak.net helbidera eta gure agendan baja emango dizugu arazorik gabe.

    -Erositakoa heltzen ez zaizula-eta luzetsita bazaude (astebete baino gehiago pasa bada betiere), jarri harremanetan berridenda@berritxarrak.net helbidean eta zure erosketaren nondik norakoen berri zehatza emango dizugu.