-Munduko edozein tokitatik erosi al dezaket?
    -Bai, BERRIDENDA-k munduko edozein txokotara bidaltzen ditu erosketak.

-Zeintzuk dira ordaintzeko bideak?
    -Bi aukera daude: kreditu txartela edo PayPal.

-Zenbat denboran jasoko dut erositakoa?
    -Hego Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko eskariak gehienez 48 ordutan iritsiko zaizkizu, paketea MRW garraio enpresari ematen diogunetik. Stock-arekin arazorik egon ezean, gehienez ere astebetean jaso beharko zenuke erositakoa.

    -Ipar EH zein munduko beste edozein tokitarako bidalketak zertifikatutako korreo bitartez bidaltzen ditugu eta jasotzeko epea korreosen araberakoa izango da.

    -Zure paketea gure biltegitik irtetzen denean beti email bat jasoko duzu, erositakoa bidalia izan dela abisatuz.

-Erositakoa aldatu al daiteke?
    -Bai, erositakoa aldatzeko bada betiere. Baldintza bakarra dago: aldaketaren bidalketa gastuak bezeroaren kontu doaz, betiere eskatutakoa jaso baduzu. Akatsa Berridendarena bada, noski aldaketaren gastuak gure kontu izango dira. Ikus “itzulketak / aldaketak” atala xehetasunak jakin nahi badituzu.