Berrikuntzak

Nor garen

  • ONLY IN DREAMS SL. Lekunberrin (Nafarroa, Euskal Herria) du helbidea ONLY IN DREAMS SLk (IFK: B71009849). 

Legezko oharra

  1. www.berritxarrak.net/berridenda BERRI TXARRAK taldearen denda ofiziala da. Denda bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, sofwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe delako baimen pean. Baldintza horiek ondoko salbuespenak dituzte: ez diete eragingo produktuetan estanpaturik doazen diseinu grafikoei ez eta BERRI TXARRAKen irudi grafikoari. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.
  2. ONLY IN DREAMS SLk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena aldez aurretik eskatzen du, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
  3. Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, elkarbanatu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
  4. Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere ONLY IN DREAMS SL ez da erantzule izango.
  5. ONLY IN DREAMS SLk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, prezioak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

Pribatutasun politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak ONLY IN DREAMS SLren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, ONLY IN DREAMS SLk Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu.

ONLY IN DREAMS SLk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. 

2. Datu pertsonalak biltzea
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzuak erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. ONLY IN DREAMS SLk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, ONLY IN DREAMS SLk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, ONLY IN DREAMS SLk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe, salbuespen moduan opariak bidaltzea baimentzen direlarik. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratuko ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Webgune honetan nabigatzeko, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen beste baldintzetan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola ONLY IN DREAMS SLri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio ONLY IN DREAMS SLri.

3. Gako pertsonalen erabilera
Erabiltzaile-gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

ONLY IN DREAMS SLk gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio ONLY IN DREAMS SLri.

4. Ordainketarako erabilitako datu eta pasahitzak

ONLY IN DREAMS SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio ordainketa ez dela gure webgunean egiten, banketxearenan edota Paypalenan baizik, betiere modu seguruan noski. Honekin argi utzi nahi du ez duela txartelaren eta pasahitzaren inguruko informaziorik izango. ONLY IN DREAMS SLk ordainketaren inguruan gordeko duen bakarra ordainketa modua eta transakzioaren id-a dira.

5. Interesdunen eskubideak

ONLY IN DREAMS SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako, webguneko bezero-gunea baliatuko da. Kontua ezabatzean datu pertsonal guztiak ezabatuko dira gure data-baseetatik.

6. Segurtasun Neurriak

ONLY IN DREAMS SLk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela ONLY IN DREAMS SLren erantzukizunpekoak.

7. Indarraldia

ONLY IN DREAMS SLk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. ONLY IN DREAMS SLk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, ONLY IN DREAMS SLk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Cookie Politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak webgunea uztean urratzen dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira data zehatz bat arte.

Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

  • Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar.
  • Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.
  • Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Cookieak desgaitu nahi badituzu, zure nabigatzailearen aukerak kontsutatu beharko dituzu.