"Iragana Aurretik" (Dokumentala, DVD) Haundiago ikusi

"Iragana Aurretik" (Dokumentala, DVD)

Produktu berria

Badok euskal musikaren atariak, Debolex bideo ekoiztetxearekin batera, Berri Txarrak taldeari buruzko bi erreportai-dokumental labur eskaini zituen 2014 amaieran. Lehendabiziko atalean Gorka Urbizuk BERRI TXARRAK-en ibilbideari buruzko hausnarketak aletzen zituen, taldearen 20. urteurrena kari. Bigarrenak, berriz, ‘Denbora da poligrafo bakarra’ disko hirukoitzaren sorkuntza-prozesua eta grabaketa zituen ardatz.

Esku artean duzun dokumental berri honek bi erreportai horietan du abiapuntua. Ikus-entzunezko berezi hau osatzeko, Gotzon Barandiaran idazleak (Dijitalidadea) denborari eta sortzeari buruz beren beregi prestatutako testuak aurkituko dituzu besteak beste, Galder Izagirre narratzaile dutela. Era berean,‘DDPB Tour’ bira hasierak Donostian, Madrilen zein Bartzelonan zaleengan erasandakoak ikusi ahal izango dituzu irudi argitaragabeen bitartez. Hori eta askoz gehiago, izan ere “denboratik kanpo ezin baita inor utzi”.

Finean, talde berezi honek zirrara sortzeko duen abilezia jasotzen du dokumental honek, horren atzean dagoen lana eta euren hitzetan “exijitzen ahal den gutxieneko hori: pasioa”.

Hizkuntzak: Euskara / Castellano / Français / English

Info gehiago

6,00 €

Gehiago