Eskeintza bereziak

Berrikuntzak

Ikusitako azkenak

Eskeintza! Peiremans+ "Bigarren Saria" CD (2016) Haundiago ikusi

Peiremans+ "Bigarren Saria" CD (2016)

OID-005CD

Produktu berria

Heldu da ‘Bigarren saria’, PEIREMANS+ taldearen bigarren diskoa, euskal eszenara haize freskoa ekarri zuen estreinako EP hark hamar urte betetzen dituen honetan. Baiki, gitarra ozenekiko pop kantuak hemen dira berriz.

Izan ere, eskarmentu handiko musikariez ari gara: Gorkak (Berri Txarrak) eta Imanolek (Bide Ertzean) melodiarako duten grinari men egin eta kantu borobilak dakartzate hemen, atzealdean Txiki (Kashbad) baterian eta on Marino Goñi (Balerdi Balerdi) baxuan dituztela. 

*Pre-orderrean jasotako eskariak (martxoak 7 baino lehenagokoak) martxoaren 9an bidaliko dira
*Poltsaren promozioa lehen 100 aleak agortu bitartean izango da eskuragarri (dagoeneko agortuta)

 

Info gehiago

9,95 €

Gehiago

Heldu da ‘Bigarren saria’, PEIREMANS+ taldearen bigarren diskoa, euskal eszenara haize freskoa ekarri zuen estreinako EP hark hamar urte betetzen dituen honetan. Baiki, gitarra ozenekiko pop kantuak hemen dira berriz.

Izan ere, eskarmentu handiko musikariez ari gara: Gorkak (Berri Txarrak) eta Imanolek (Bide Ertzean) melodiarako duten grinari men egin eta kantu borobilak dakartzate hemen, atzealdean Txiki (Kashbad) baterian eta on Marino Goñi (Balerdi Balerdi) baxuan dituztela.

Berriz ere Bonberena estudioetan gabatua (Tolosa, Gipuzkoa), Karlos Osinaga ‘Txap’ (Lisabö) teknikari dutela, ‘Bigarren saria’-n bost kanta berri aurkituko dituzu. Aise suma daiteke pop arima ‘Bemidji’ edo ‘Radiomaría’ aurrerapen singlearen rock gihartsuaren muinean; gutxien espero duzunean ‘Orain’ edo ‘Zortziak bat’ txistukatzen aurkituko duzu zeure burua, eta hiru minutu eskaseko txute melodikoon ondotik dator ‘Zutik iraun’ itxiera kantu ederra, hazi eta hazi epikarantz... EP honek gehiagorako gogoz uzten zaituen arte.