Eskeintza bereziak

Berrikuntzak

Ikusitako azkenak

Eskeintza! BERRI TXARRAK "Denbora Da Poligrafo Bakarra" 3KD (2014) Haundiago ikusi

BERRI TXARRAK "Denbora Da Poligrafo Bakarra" 3KD (2014)

OID-003CD

Produktu berria

SUTXAKURRAK
1- Lanbroan
2- Ordaina
3- Alegia
4- Zimelkor
5- Armak
6- Etsia
7- Sutxakurrak

HELDULEKU GUZTIAK
1- Aditu bihurtuak
2- Bigarren itzala
3- Lemak, aingurak
4- Poligrafo bakarra
5- Bele erraldoia
6- Helduleku guztiak
7- 26 segundotan

XAKE-MATE KULTURAL BAT
1- Zerbait asmatuko dugu
2- Hemen sukaldarien herrian
3- Orain norbait zara
4- Hitzen oinarri ahula
5- Xake-mate kultural bat
6- Bigarren eskuko amets

Info gehiago

14,95 €

-2,00 €

16,95 €

Gehiago

I- SUTXAKURRAK
‘Haria’ (2011) diskoaren grabaketan piztu zen elkarrenganako lilurak Ross Robinson-BTX elkarlan artistikoan urrats berri bat ematera eraman gintuen. At The Drive-In, Slipknot, The Cure eta abar luze batekin lan egindako ekoizleak alderdi emozional eta hare espirituala lehenesten ditu, musikariaren erraiak hatz puntekin ukitu eta tripetatik egindako interpretazioen bila beti.

2014 martxoa, Venice, CA
Produktorea: Ross Robinson
Nahasketak: Jan Kerscher
Masterizazioa: Alan Douches

 II- HELDULEKU GUZTIAK
Estilo-ariketa honetan abesti sorta berezia prestatu genuen bigarren EP-rako, aurreiritzi guztiak alboratuta. Indie eszenan ezaguna den Ricky Falkner (Standstill, Lori Meyers, Love of Lesbian…) Bartzelonako ekoizlearen atea jotzea erabaki genuen, gure ohiko soinukera (horrek inongo zentzurik badu) beste norabaitera eramango zuelakoan. Hitz ilunkarak nagusi kantuon oinarrian.

2014 uztaila/abuztua, Reno Studios, Madrid
Produktorea: Ricky Falkner
Nahasketak: Luca Petricca
Masterizazioa: Fred Kevorkian

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT
Punk rockaren historian ezinbesteko izena dugu Bill Stevenson: Black Flag, Descendents, All, Only Crime eta baita The Lemonheads taldeetan bateria jotzaile, ezaguna da azken urteotan AEB-ko punk ekoizle gisa egindako disko andanarengatik: Rise Against, NoFX, Alkaline Trio… Jason Livermore ingeniaria beti alboan duela.

EP honetan kantu laburrak eta zuzenak dira nagusi: bi minutu inguruko bala azkarrak oro har, The Blasting Room estudio mitikoan gela berean, estilo zaharrera astebetean grabatu eta nahastutakoak.

2014ko iraila, Fort Collins, CO
Produktorea: Bill Stevenson
Nahasketak: Jason Livermore
Masterizazioa: Jason Livermore