BERRI TXARRAK "Denbora Da Poligrafo Bakarra" (2014) Binilo hirukoitza Haundiago ikusi

BERRI TXARRAK "Denbora Da Poligrafo Bakarra" (2014) Binilo hirukoitza

OID-003LP

Produktu berria

 

DESKRIBAPENA:

Osotara 20 abesti berri biltzen dituen disko hirukoitza, horixe BERRI TXARRAK-en egitasmo berria taldea sortu zenetik 20 urte betetzen direnean.

Info gehiago

24,00 €

Gehiago

I- SUTXAKURRAK

‘Haria’ (2011) diskoaren grabaketan piztu zen elkarrenganako lilurak Ross Robinson-BTX elkarlan artistikoan urrats berri bat ematera eraman gintuen. At The Drive-In, Slipknot, The Cure eta abar luze batekin lan egindako ekoizleak alderdi emozional eta hare espirituala lehenesten ditu, musikariaren erraiak hatz puntekin ukitu eta tripetatik egindako interpretazioen bila beti.

II- HELDULEKU GUZTIAK

Estilo-ariketa honetan abesti sorta berezia prestatu genuen bigarren EP-rako, aurreiritzi guztiak alboratuta. Indie eszenan ezaguna den Ricky Falkner (Standstill, Lori Meyers, Love of Lesbian…) Bartzelonako ekoizlearen atea jotzea erabaki genuen, gure ohiko soinukera (horrek inongo zentzurik badu) beste norabaitera eramango zuelakoan. Hitz ilunkarak nagusi kantuon oinarrian.

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

Punk rockaren historian ezinbesteko izena dugu Bill Stevenson: Black Flag, Descendents, All, Only Crime eta baita The Lemonheads taldeetan bateria jotzaile, ezaguna da azken urteotan AEB-ko punk ekoizle gisa egindako disko andanarengatik: Rise Against, NoFX, Alkaline Trio… Jason Livermore ingeniaria beti alboan duela.

EP honetan kantu laburrak eta zuzenak dira nagusi: bi minutu inguruko bala azkarrak oro har, The Blasting Room estudio mitikoan gela berean, estilo zaharrera astebetean grabatu eta nahastutakoak.