Astebetean hasiko da Durangoko Azoka (Abenduaren 5etik 8ra).
Aurten lehendabiziko aldiz BERRI TXARRAK – ONLY IN DREAMS stand propioa izango dugu bertan. ‘DENBORA DA POLIGRAFO BAKARRA’ disko berriaz gain, gogoratu ‘PAYOLA’ eta ‘HARIA’-ren binilo berrargitalpenak izango ditugula bertan nobedade gisa. Azokako egunetan zehar taldekideok bertan egongo gara diskoak sinatzen, plazer baduzue. Gogoratu, halaber, Ahotsenea gunean saio labur bat eskainiko dugula Abenduaren 6an.