EU | ES | CA | EN

‘DARDARA’ FILM DOKUMENTALA, 2021eko MARTXOAREN 19an ZINEMA ARETOETAN

🎥 ‘DARDARA’, Marina Lameirok Berri Txarrak-en ‘Ikusi Arte’ biran grabatutako dokumentala MARTXOAREN 19an estreinatuko da zinema aretoetan. Lau egun lehenago, filmaren mundu mailako premierea egingo da Iruñeko 15. Punto de Vista – Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian. Jaialdiaren irekiera pelikula izango da, Sail Ofizialaren baitan eta lehiaketatik kanpo. Duela aste batzuk trailerra ikusi ahal izan zenuten, orain fimaren afixa ofiziala duzue ikusgai.

Ekoizpena: Arena Comunicación eta Txalap.Art, Only In Dreams-en laguntzarekin.

Banaketa: Atera Films

Pelikularen webgune ofiziala: www.dardarafilma.com

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net