EU | ES | CA | EN

www.berridenda.eus, online denda berritua

BERRIDENDA-n hobekuntza zenbait egin ditugu: dendaren barne arkitektura apur bat ordenatu dugu erosketak errezteko xedez, diseinua gaurkotu, logo berria diseinatu eta, garrantzitsuena, berezko webgune batera aldatu dugu: www.BERRIDENDA.eus

Aurrerantzean, beraz, Berri Txarrak-en sareko mertx denda ofiziala (Peiremans+ eta beste ahaztu gabe) helbide berri honetan aurkituko duzu, ohiko produktuekin eta aldikako nobedadeekin: Biniloak, CD-ak, kamiseta zabal zein estuak, haurrentzako tixertak eta jaioberrientzako bodyak, sudaderak, bixerak, katiluak, pegatina bereziak, pinak, poltsak, galtzamotzak…

Berridendara berritxarrak.net helbidetik sartzeko ohitura baduzu eta hala jarraitu nahi baduzu, ez da ezer gertatzen: berridendaren logoan klikatzean zuzenean webgune berrira eramanen baitzaitu. BTX-en betiko webguneak bere horretan funtzionatzen jarraituko du.

Site berriari ongietorria emateko, BEHERAPEN KUPOI bat jarri dugu erabilgarri, zeinarekin %15eko deskontua izango baituzu edozein produktu erosita, martxoaren 15a bitarte.

Deskontua lortzeko hauxe besterik ez duzu egin behar: ohiko moduan erosketa burutu (lehengo aldia bada eta oraindik erregistratuta ez bazaude, izena eman beharko duzu bertan). Ordaindu aurretik, ‘Deskontu kupoiak’ atalean hauxe da idatzi beharko duzuna: berridenda.eus  

Horrela automatikoki %15eko deskontua lortuko duzu, erosten duzuna erosten duzula.

Ez ahaztu Berridendako newsteletter-ean izena emateaz, halako ofertak, berrikuntzak eta abarrak zure emailean jaso nahi izatekotan.

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net