EU | ES | CA | EN

BERRI TXARAK – OID STANDA 2021EKO DURANGOKO AZOKAN (Goienkale 49)

Aurten ere, ONLY IN DREAMS – BERRI TXARRAK standean aurkituko gaituzu (Goienkale 49) Durangoko Azokan. Abenduaren 4tik 8ra ospatuko da presentzialki. Covid-19a dela kausa, bertara sartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da www.durangokoazoka.eus atarian, azoka bisitatzeko txanda aukeratuta.
Aurtengo edizio hibridoa izango da eta online ere egongo da gure katalogoaren zati bat, hilaren 3tik 7ra bitarte.

Pasa zaitezte standetik, badago eta zer ikusi/kuxkuxeatu/erosi: ohiko CD, binilo eta kaseteez gain (Payola, Jaio.Musika.Hil, Libre, Peiremans+…) eta ‘Berba eta Irudia’ argazki-liburuaz aparte, 2021ean argia ikusi duten hainbat binilo izango dituzue bertan:

‘ESKUAK / UKABILAK’ (20. urteurren edizio zenbatu mugatua). Pre-orderrrean tirada osoa agortu ondoren, Durangorako propio apartatu genituen AZKEN ALEAK izango dira eskuragarri. Adi, oso ale gutxi geratzen baitira.

‘DENBORA DA POLIGRAFO BAKARRA‘ (3LP): Lau urtez agortuta egon ondoren, berriki ikusi du argia luxuzko berrargitalpen honek.

‘HARIA’ (10.urteurren dizio berezia). Hamarkada bat bete du Ross Robinson eta Berri Txarrak lehenbizikoz elkartu zituen disko honek. Hori ospatzeko, binilo edizio mugatu berria prestatu du OID zigiluak: orri bikoitzeko diseinu berritua, 180gramoko binilo laranja hibrido kolore berezikoa. Azokaren aurretik, LP edizio berri hau ez da eskuragarri egon beste inon.

Gorka Urbizu bera standean egonen da egunero, nahi dituzuen disko / liburuak sinatzeko prest (azoka egunetan iragarriko ditugu sinaketa orduak).

Bertan itxarongo zaituztegu!

Instant Flow Max Base Profit AI

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net