EU | ES | CA | EN

INFRASOINUAK

Badatoz infrasoinuak, somatzen ez ditugunak
itsasoan zehar, lanerako baldintza eskas eta makur
horietan edota eskoletan bide eginaz

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jartzen hasteko

Hor daude infrasoinuak, hor daude
futbolarien orrazkera nazikaran
nire kontraesanekin eraiki dudan
leihorik gabeko dorrean
gizonezko hegemoniko txurion jarreran
Troyako smartphonetan
makrozenbakien ifrentzuan

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
zein da gai su artifizialak tarteko
arreta jarri eta adi egoteko

Kea ugari, surik ez
kea ugari baina ez zarela zu
itto-hurren zabiltzana… ala zer diozu?
Mundu guztia korrika dabilela ere ikusten dut
ezin asma lasterketa den
iduri du ihesaldi kolektibo bat

Zein da gai infrasoinuak entzuteko
behingoz aintzat hartzeko
sendagai ala birus aukeratzeko
ilunpean argitzen hasteko

Argia izateko

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net