EU | ES | CA | EN

ZALDI ZAURITUA

Ez daukazu ezer
mixto kaja bat eskuetan
ez daukazu ezer

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
naufrago izateko gidaliburu on bat
ederretan eder

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
gauzak argi dituen orok pilatu duen
zalantza bildumaz gain

Ez dakizu ezer
enpatiaren barne-arkitekturaz gain
ez dakizu ezer

Niretzako berezia zara

Ez daukazu ezer
gauzak argi dituen orok pilatu duen
zalantza bilduma
mugak argi dituen orok probatu duen
liberdade suerte hori
(bada ezer)

Zaldi zauritu baten begirada dauka gauak
utzidazu maitatzen

© 1994-2018 Berri Txarrak | berritxarrak@berritxarrak.net



diseinua eta garapena: azo@pandaartistmanagement.net