Albiste garrantzitsuak ditugu: ‘HARIA TOUR’ birak PARIS-en geldialdia egingo du Ekainaren 24an. Glazart aretoko kontzertu berezi honetan, Berri Txarrak SICK OF IT ALL talde amerikarrarekin batera arituko da.
Albiste garrantzitsuak ditugu: ‘HARIA TOUR’ birak PARIS-en geldialdia egingo du Ekainaren 24an. Glazart aretoko kontzertu berezi honetan, Berri Txarrak SICK OF IT ALL talde amerikarrarekin batera arituko da.

HARIA TOUR birako lehendabiziko kontzerturako sarrerak agortu egin dira dagoeneko, emanaldirako ia hilabetea geratzen denean. Horregatik, BERRI TXARRAK-ek bigarren data bat iragarri du BILBO-ko SANTANA 27 aretoan bertan, Otsailaren 4an (larunbata). Emanaldi berri honetarako sarrerak salgai daude www.musikaze.com eta www.kulturalive.com webguneetan, aurrekoaren prezio berean: 13 € aurretik, 17 € txarteldegian.
BTX-ekin batera Anai-Arrebak taldea arituko da Bilboko 2. gau honetan.
Sasoi honetan ohikoa denez, atzean utzitako urtearen errepasoa egin ohi dute musika aldizkari, blog, zein irratiek.
Bada, BTX-en azken lana -’HARIA’-, urteko onenen zerrenda bat baino gehiagotan agertu da.
Bartzelonan inprimatzen den ROCKZONE musika aldizkariak, esaterako, BERRI TXARRAK eta TOUCHÉ AMORÉ taldeekin osatu dute Urtarrileko alearen azala, euren ustez urteko diskorik onenak direlakoan.
Honetaz gain, El Paíseko Tentacionesek, Mondosonorok eta abar luze batek ‘HARIA’ urteko lanik onenen artean sailkatu dute. Bada zerbait.
“BILADI HADI: Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik” disko-liburua kalean da dagoeneko. Palestinarekiko elkartasun-brigada honek bultzatutako proiektuaren emaitza Askapenaren standean aurkitu ahal izango duzu Durangoko Azokan.
BERRI TXARRAK-ek bat egin du ekimen honekin eta diskoak euren kanta bat dakar, “Arren, Darwish” doinua hain zuzen ere.
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, egin klik irudiaren gainean.
Iruzkin berriak