‘DDPB’ 3 CD PRE-ORDER FISIKOA AGORTUTA

Zuen eskaria hainbestekoa izan da ezen DDPB disko hirukoitzaren pre-order fisikoa ordu batzuk lehenago eten behar izan baitugu. Hemendik aurrera, BERRIDENDAN disko berria erunnamed-9osten jarrai dezakezue nahi izatera, baina ohiko epean iritsiko zaizu (alegia, ez azaroaren 24rako). Pre-order eskaintza berezia era amaitutzat ematen dugu. Harrituta gaude zuen erantzunarekin, zuek ere BTX zarete, mila mila esker!! (*Oharra: Pre-order digitalak aurrera darrai). Gogoratu halaber lan berria dendetan egongo dela azaroaren 24tik aurrera.

BERRIDENDAN ‘DDPB’ CD HIRUKOITZAREN PRE-ORDERRA GAITU DUGU

 

ddpb-preorder-euskarazBERRIDENDAN CD-aren PRE-ORDER fisikoa egin daiteke dagoeneko! #DDPB (Denbora da poligrafo bakarra) disko berria orain erosita, kaleratze-egunean bertan (Azaroak 24) etxean jasoko duzu.

PRE-ORDER ESKAINTZA BEREZIA ere badago:
#DDPB CD hirukoitza + Berridendako edozein produktu erosita, BIDALKETA GASTUAK DOAN.

Pre-orderra egiteko epea ostegunera bitarte luzatuko da (Azaroak 20).

*(Pre-orderraren eskaintza Hego EH eta Espainiar Estatutik egindako eskarietarako balio du bakarrik, barka eragozpenak)

*Biniloak iristeko oraindik aste batzu falta dira. Momentuz, beraz, DDPB diskoa CD hirukoitzean eta digitalean bakarrik eskura daiteke.

DONOSTIAN HIRU GAU JARRAIAN: 2015 Urtarrilak 9, 10 eta 11

borja NV byn

#DDPB 2015 TOUR bira Donostian hasiko da, dakizuenez. Hasiera batean Intxaurrondo KE-an emanaldia iragarri bagenuen ere, sarrerak berehala agortu eta 2. gau bat iragarri behar izan genuen. Bigarren horretarako sarrerak ordu erdi eskasean agortu ziren berriro.

Hala, toki berean 3. (eta azken) kontzertu bat eskaintzea erabaki dugu, sarrerarik gabe geratu zirenek ere aukera izan dezaten.

2015 Urtarrilak 9 (Sarrerak agortuta)

2015 Urtarrilak 10 (Sarrerak agortuta)

2015 Urtarrilak 11 (Sarrerak, asteartea, azaroak 18, goizeko 11:30etatik aurrera. Informazio gehiago: www.donostiakultura.com